Erretore etxeko behe oinean dagoen etxebizitza alokairuan jarriko du udalak

Ataria 2021eko azaroaren 9a

Errenta kontratua urtebetekoa izango da eta hileko alokairua 425 eurokoa.

Alkizako Udalak bere jabetzekoa den Erretore etxeko beheko solairuan kokaturik dagoen etxebizitza alokairuan jarri du. Helburu horrekin onartu ditu etxebizitza alokairuan esleitzeko oinarriak.

Urtebeteko errenta kontratua izango da eta hileko alokairua 425 eurokoa da. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango dira.

Esleipenean parte hartzeko interesa duenak udaletxean bertan edota Alkizako Udalaren atarian eskura ditu eskaera orria eta etxebizitza alokairuan esleitzeko oinarriak.

Parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da. Eskaerak udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!