2021/08/28 20:00

SK Efimeroak Ur Mara museoan

SK Efimeroak Ur Mara museoan
Alkiza

Ur Mara museoan, musika emanaldia eta artea uztartuko dituzte. SK Efimeroak deitutako arte ekintzan, Bakardadea izenburupean, Susana Cencillo musikariak eta Koldobika Jauregi artistak parte hartuko dute. 20:00etan izango da, eta sarrera doan bada ere, plaza mugatuak daude, eta jardueran parte hartu nahi dutenek urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatzi behar dute, izena eta telefonoa idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!