2021/07/17 10:00

Bisita gidatua

Bisita gidatua
Hilerri ondoko aparkalekutik, Alkiza

Intsektu txikiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Fagus Alkizak. Uztailaren 17an izango da 10:00etatik aurrera. Aurrez eman beharko da izena 688 60 44 66 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dute uztailaren 17an.

Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5 euro ordaindu beharko ditu, alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan izango da bisita gidatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!