Intsektu txikiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Fagus Alkizak

Ataria 2021eko uztailaren 8a

Uztailaren 17an izango da 10:00etatik aurrera. Aurrez eman beharko da izena 688 60 44 66 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean.

Fagus Alkiza interpretazio zentroak Hernio mendiaren magalean, belardi eta basoetan ikusi daitezkeen intsektu txikiak hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dute uztailaren 17an.

Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da 10:00etan eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik izango baina arropa eta oinetako erosoekin joatea aholkatzen dute antolatzaileek. Euskaraz emango dira azalpenak.

Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, mezua bidali behar da kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 60 44 66 zenbakira. Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5 euro ordaindu beharko ditu, alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan izango da bisita gidatua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!