Saguzar gaua egingo dute Alkizan uztailaren 3an

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Naturtzaindiako kideek gidatuko dute saioa eta hilerri ondoko aparkalekuan egingo dute hitzordua, 20:45ean hasita.

Saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzenduta antolatu du Saguzar gaua Fagus-Alkiza interpretazio zentroak. Bi zati izango ditu jarduerak: lehenengo adituen saguzarrei buruzko azalpenak jasoko dituzte parte hartzaileek eta ondoren ibilalditxoa egingo dute animalia horiek behatzeko eta saguzarrak detektatzeko tresnak nola erabiltzen diren ikasteko. Gainera, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte.

Alkizako hilerri ondoko aparkalekuan elkartuko dira uztailaren 3an 20:45ean eta Naturtzaindiako kideen azalpenak entzun ondoren ibilbide gidatua egingo dute. Bi ordu inguruko saioa izango da.

Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako. Email bat bidali kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsapp-a idatzi 688 604 466 zenbakira. Alkizarrentzat eta 12 urtez azpikoentzat doan izango da saioa eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!