Herri batzarra deitu du Alkizako Udalak datorren uztailaren 2rako. Elizan bilduko dira herritarrak 19:00etatik aurrera.
Besteak beste, 2021eko aurrekontua, erretore-etxea, ur eta saneamendu tarifen eguneratzea eta komunitate energetikoak aipatuko dituzte. Norberak eramandako gaientzat ere tokia egingo dute batzarraren azken puntuan.