Basoaren erdi-erdian

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko ekainaren 12a

Ur mara museoko basoan ekitaldi berezia izan da gaur eguerdian. Shrabani Aranzabe alkizarraren zuzendaritzapean, Oroith Txiki eta Oroith Gazte Abesbatzek abestu dute, eta Xabier Artola herritarrak egin ditu narratzaile lanak.

Naturaren doinuak izeneko emanaldia eskaini dute, gaur, Alkizako Ur mara museoko basoan. 

Oroith Txiki eta Oroith Gazte Abesbatzak izan dira bertan, eta Shrabani Aranzabe alkizarraren zuzendaritzapean aritu dira. Kantuaz gain, Xabier Artola aritu da narratzaile gisa errezitatzen, eta Bruno Miguez perkusioan eta Amaia Irastorza pianoan doinua jartzen. Basoaren erdian, eszenatoki paregabea izan dute ikusleek emanaldiaz gozatu ahal izateko.

Erlazionatuak

Naturaren doinuak

Ataria 2021 eka 12 Alkiza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!