Europako bandera zintzlikatu dute udaletxeko balkoitik

Ataria 2021eko maiatzaren 10a

Urtero maiatzaren 9an, Europaren Egunean, udaletxeko balkoitik Europako bandera zintzilikatzea erabaki du Alkizako Udalak, herrikoarekin eta ikurrinarekin batera.

Maiatzaren 9an Europaren Eguna ospatzen da. "Europar Batasunak, europarron proiektu amankomunak, gure kontinentera bakea, giza eskubideak eta ongizatearen gizartea ekarri ditu XX. mendearen lehen erdian Europako lurretan gertatutako izugarrikeriak, gerrak eta gorrotoak, gainditzeko helburuarekin", esan dute Alkizako udal ordezkariek..

Aitortu dute Europar Batasunaren egungo proiektuak ez dituela betetzen osorik euren nahiak: "Gabezia nabarmenak ditu, arrazoi ekonomikoak nagusitzen zaizkie arrazoi sozialei eta estaturik ez dugun naziook ez gaude behar bezala errekonozituak. Ezin da ukatu, bestalde, onura nabarmenak ekarri dizkigula, hala nola, mugak desagertzea, euroa, Erasmus moduko programak edo roaminga bukatzea".

Era berean Alkizako udal ordezkariek esan dute, nazio bezala aurrera egin eta demokraziaren, bakearen eta giza eskubideen balioei eta ongizate estatuari eutsi nahi bazaie, europar proiektu amankomuna dela bermerik handiena gaurko mundu globalizatuan helburu horiek lortu ahal izateko.

Hori guztia dela eta, Europaren Eguna ospatzekoa dela uste dute eta ospakizun hori gauzatzeko udalak erabaki du udaletxeko balkoian urtero maiatzaren 9arekin herri-nortasuna adierazten duten hiru banderak zintzilikatzea: herrikoa, ikurrina eta Europakoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!