2021/04/17 10:00

Ibilaldia

Ibilaldia
Plaza, Alkiza

Fagus-Alkiza interpretazio-zentroak inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute. Mikel Olano basozainak gidatuko du saioa. Alkizako plazan egingo dute hitzordua, 10:00etan. Bost euroko prezioa izango du, baina alkizarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!