2021/04/23 17:00

Liburuaren Eguna

Liburuaren Eguna
Kultur etxea, Alkiza

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko tailerra antolatu dute Alkizan, Juan Kruz Igerabiderekin batera. Hizkiekin jolasean ibiliko dira eta 'Abezedario titirijario' liburuan oinarritutako poesia-jolasak eta marrazki tailerra eskainiko ditu Adunako idazleak.

Alkizako sei urtetik gorako neska-mutilentzat prestatu dute saio kultur etxean,17:00etatik aurrera. Izena ematea beharrezkoa da: kultura@alkiza.eus edo 688 60 44 66.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!