Poesia jolasak eta marrazkiak egiteko aukera Juan Kruz Igerabideren eskutik

Ataria 2021eko apirilaren 14a

Apirilaren 23an Abezedario titirijario liburuan oinarritutako saioa eskainiko du adunarrak Alkizako kultur etxean, 17:00etan. 6 urtetik gorako Alkizako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Apirilaren 23a Liburuen Nazioarteko Eguna da eta behar bezala ospatzeko tailerra antolatu dute Alkizan, Juan Kruz Igerabiderekin batera. Hizkiekin jolasean ibiliko dira eta Abezedario titirijario liburuan oinarritutako poesia-jolasak eta marrazki tailerra eskainiko ditu Adunako idazleak.

Alkizako sei urtetik gorako neska-mutilentzat prestatu dute saioa kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Ordu bete inguruko iraupena izango du, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako mezua bidali daiteke kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsapp bat bidali 688 60 44 66 telefonora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!