Arnasguneen inguruko tailerra eskainiko dute Alkizan

Ataria 2021eko apirilaren 14a

Alkizako kultur etxean izango da saioa, apirilaren 22an, 17:00etatik aurrera. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 60 44 66 telefonoan.

Alkizako Udalak Uemarekin elkarlanean herritarrentzat formazio tailer irekia antolatu du. Alkizarren iritzi eta ekarpenek garrantzia izango dute, "alez ale uzta oparoa biltzea baita asmoa".

Alkizan euskararekin gertatzen ari dena, Alkizan bakarrik gertatzen ote den edo udalerri askotan antzeko joerak sumatzen ote diren planteatuko dute tailerrean. Egoera honen arrazoiak aztertu eta udalerri euskaldunetako joera linguistikoei buruzko hausnarketa egiteko tarte bat hartuko dute tailerrean. 

Apirilaren 22an izango da, 17:00etatik aurrera kultur etxean, baina osasun egoeragatik aurrez eman beharko da izena. Horretarako mezu bat idatzi beharko da kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsapp bat bidali 688 60 44 66 telefonora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!