Artea, moteltasunez

Ataria 2021eko apirilaren 10a

Slow Art Day eguna ospatzen ari dira, gaur, Alkizako Ur mara museoan, diziplina ezberdinetako bertako nahiz nazioarteko artisten presentziarekin.

Mundu mailako mugimendu artistikoa da Slow Art Day, Phil Terryk 2009an sortua. Urtero, apirilean, artea begirada motel baten bidez esperimentatzeko ekitaldiak antolatzen dira mundu osoko museo eta arte-galerietan. Publikoari poza aurkitzen laguntzea da ekimenaren helburua, pinturak edo eskulturak patxadaz behatuz, eta haien inguruan eztabaidatuz.

Hain justu, hori ari dira egiten, gaur, Alkizako Ur mara museoan. Bertako nahiz nazioarteko artista ezberdinak gerturatu dira bertara, bakoitza bere lanekin, haiek aurkeztu, gainerakoenak behatu eta elkarrekin iritziak nahiz hausnarketak partekatzeko. Besteak beste, Bea Gonzalez Rojo, Idoia Iturri eta Diana Vasina margolariak edota txotxongiloekin aritu den Corrado Massaci izan dira museoko arte-negutegian kokatu duten erakusketan. Gainera, Maria Giró Coll artista eta kultur bitartekari kataluniarrak, Jose Perez Ocañak 1983an Alkizako eskolako haurrekin egindako eskultura aurkeztu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!