Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute Alkizan

Ataria 2021ko api. 7a, 18:00

Apirilaren 17an izango da ibilaldia eta Mikel Olano basozainak gidatuko du txangoa. Aurrez eman beharko da izena kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 60 44 66 telefonoan.

Fagus Alkiza interpretazio-zentroak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du apirilaren 17rako.  Mikel Olano basozainak egingo ditu gidari lanak.

Alkizako plazan 10:00etan egingo dute hitzordua eta 30 minutuko aurkezpena egingo da bertan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren, ibilaldia hasiko da, antolatzaileek jakinarazi dutenez zailtasunik gabekoa. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta adin eta ezaguera maila guztikoentzat egokia  izango da.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura: kultura@alkiza.eus eta 688 60 44 66. Bost eurokoa izango da prezioa pertsonako eta alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan izango dute. Saioa euskaraz izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!