Aste Santurako bi ekimen antolatu dituzte Alkizan

Ataria 2021eko martxoaren 25a

Fagus Alkiza interpretazio zentroak baserri paisaiak ezagutzeko lantegi ibiltaria eta Ur mara museoan egingo den sorkuntza tailerra antolatu ditu.

Fagus Alkiza interpretazio zentroak Aste Santuko opor egunetarako ekitaldiak antolatu ditu. Hauetan izen emateko, emaila bidali daiteke kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa bidali 688 60 44 66 telefono zenbakira.

  • Baserri paisaien eraikuntzan gure arbasoek izan duten eragina eta garrantzia ezagutzera emateko tailer ibiltaria eskainiko du Fagus Alkiza interpretazio zentroak apirilaren 3an, larunbatarekin. Ibilbidea hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da 10:00etan. Alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan iznago dute bisita eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Erraz egiteko moduko bidea da eta irteera bi ordu eta erdi ingurukoa izatea aurreikusi dute.
  • Ainhoa Goenaga sortzaileak apirilaren 11n tailerra eskainiko du Ur mara museoan, 10:00etatik 13:00etara. Kultura japoniarrean karpak oso miretsiak dira korrontearen aurka igeri egiteko erakusten duten indarragatik. Tailer honetan, haize-arrain propioak egiteko aukera izango dute haur nahiz helduek: oihal koloretsu, pintura, joskintza eta abarrez baliatuko dira horretarako. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!