Graminioen hostoak jaten dituen beldarrari arreta jartzeko eskatu dute

Ataria 2021eko martxoaren 23a

'Mythimna unipuncta' espeziea atzemanez gero, aldundiarekin harremanetan jartzeko eskatu dute ondorengo helbidean: landarealorra@gipuzkoa.eus.

Gipuzkoako Foru Aldunditik herritarroi eskatu diete gramineoan hostoak jaten dituen beldarra atzemanez gero aldundia jakinaren gainean jartzeko.

2020ko udazkenean, Gipuzkoan, har honek eragindako kalte ugariren berri izan zuten. Kalte horiek, gehien bat, belardietan atzeman ziren, baita arto soroetan ere.

Espeziea erasokorra da eta oso azkar ugaltzen da. Ondorioz gomendagarria da tratamendua ematea haren kontra, udaberrian, lehenengo beldarrak atzeman bezain laster. Hori bai, tratamendua eman ahal izateko, aplikatzaile txartela izatea ezinbestekoa da. etaukeratutako produktua onartuta egon beharko da labore horietarako.

Lehenengo beldarrak atzemateko gomendagarria da, orain, tranpak jartzea (feromona). Horrela, helduen hegaldiak kontrolatuko baitira, eta errazago aurreikusiko dira lehenengo beldarren erasoa. Mythimna unipuncta espeziea atzemanez gero, aldundiarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoaren berri eman dute: landarealorra@gipuzkoa.eus.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!