Bideo sorkuntza egin dute Ur maran Basoen Naziorteko Egunean

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Maria Giró Coll artistak Ur mara museoarentzat bideo sorkuntza egin du, Basoen Nazioarteko Eguna dela eta.

Ur mara museoko arduradunek bideoa sareratu dute eta bide batez iragarri dute, martxoaren 31n, Andoaingo Bastero erakusketa aretoan Dantza erakusketa ikusgai izango dela. Bertan, filmaren ikerketa eta unibertso artistikoaren garapen estetikoa erakutsiko dira.

Bestalde, Slow Art Day ospatuko dute, datorren apirilaren 10ean, Alkizan kokatuta dagoen Ur mara museoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!