Sutea izan da Alkizako baserri batean

Ataria 2021eko martxoaren 21a

Argazkiak:Gipuzkoako Suhiltzaileak

Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gaur goizean sutea piztu da Alkizako Aldapa bailarako baserri batean. Sutea itzali dute jada eta eta ez da zauriturik egon. 

Sutea 08:17ean piztu da eta Tolosa zein Goierriko suhiltzaileak bertaratu dira. Baserriko bi gela erre dira, baina ez da zauriturik egon. Sutea itzali dute jada eta momentu honetan hondakinak kentzen ari dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!