M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

Martxoaren 8aren inguruko adierazpena onartu du udalak

Ataria 2021ko mar. 3a, 07:58

Hartzen dituen erabakietan eta gauzatzen dituen proiektuetan genero ikuspegia kontuan hartzeko konpromisoa hartu du udalak. Astebururako antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

Otsailaren 23an eginiko osoko bilkuran Alkizako Udalak Martxoaren 8ko adierazpena onartu zuen beste hainbat punturen artean.

Bi puntu nagusi biltzen ditu adierazpen horrek udalak hartu dituen konpromisoei buruz: batetik, COVID-19aren krisiaren eragina arintzeko onartzen diren neurri guztietan genero ikuspuntua aintzat hartzea, bestetik, udalak hartzen dituen erabakietan eta gauzatzen dituen proiektuetan genero ikuspuntua kontuan hartzea

Halaber, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko herritarrak martxoaren 5ean eta 6an herrian egingo diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu udalak. 

Martxoak 5, ostirala

19:00. Alkizako kultur etxean Cromlech antzerki lana eskainiko du Evaren Alabak antzerki taldeak.

Martxoak 6, larunbata

16:45. Alkizarrek Lilatoiarekin bat egingo dute. Emakumeen aldeko lasterketan oinez zein korrika parte hartu ahal izango da eta izen-ematea plazan egingo da  16:45ean. Lasterketan izena ematen dutenei zapi more bana emango zaie.

17:00. Lilatoia, familian, lagunekin edo taldeka. (Oharra: Lilatoian parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzeko Gi-3630 errepidean trafikoa moztuko da 16:55etik 17:15era, Santiago bideko bidegurutzearen eta Peru artean).

18:15. (H)ik Dantza ikasi dantza taldeak sortutako prozesuaren erakustaldia egingo du plazan.

Martxoak 8, astelehena.

Egun osoan. Zapi moreak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko deia egingo zaie herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!