2021/03/06 16:45
16:45. Alkizarrek Lilatoiarekin bat egingo dute. Emakumeen aldeko lasterketan oinez zein korrika parte hartu ahal izango da eta izen-ematea plazan egingo da 16:45ean. Lasterketan izena ematen dutenei zapi more bana emango zaie.
17:00. Lilatoia, familian, lagunekin edo taldeka. (Oharra: Lilatoian parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzeko Gi-3630 errepidean trafikoa moztuko da 16:55etik 17:15era, Santiago bideko bidegurutzearen eta Peru artean).
18:15. (H)ik Dantza ikasi dantza taldeak sortutako prozesuaren erakustaldia egingo du plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?