Alkizako Udalak ur-horniketa eta saneamendu-sareko lanak egin ditu

Ataria 2021eko martxoaren 1a

Udalak Feader funtsetatik jasotako diru laguntzarekin finantzatu ditu lan horiek.

Alkizako Udalak ikusirik herri saneamenduko urak nahastuta zeudela, hau da, euri urak eta ur zikinak batera joaten zirela, ur-horniketa eta saneamendu-sare berria egitea erabaki zuen 2019ko irailaren 20ko ez ohiko bilkuran.

Beharrezko pausuak eman ondoren, Alkizako ur-horniketa eta saneamendu-sare berriaren 2019ko faseari dagozkion lanak egin dira. Lan horiek Feader funtsetatik jasotako diru-laguntzarekin finantzatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!