Haurrentzat talo tailerra antolatu dute

Ataria 2021eko urtarrilaren 26a

Otsailaren 16an izango da, 11:00etan, Alkizako frontoian eta 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute aurrez izena emanda. Julen Altzelai herritarrak eskainiko du tailerra.

Eko Talo lantegiko arduradun Julen Altzelai alkizarrak taloak berrasmatu ditu. Tradizioa eta berrikuntza uztartuz primerako kutixiak egiten ditu.

Taloak nola egiten diren erakusteko tailerra eskainiko du otsailaren 16an, 11:00etan, Alkizako frontoian. Euro bat ordainduta parte hartu ahal izango dute 16 urtetik beherako herritarrek eta aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera idatzita edo WhatsAppa bidalita 688 604 466 zenbakira.

Hamar laguneko taldea osatu ahal izango da gehienez ere eta beharrezko segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dira tailerrean parte hartzeko. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!