2020/12/18 18:00
Sormenaren Kabiaren aurkezpen ekitaldia. Aurtengo egonaldi artistikoan parte hartu duten Idoia Unzurrunzaga eta Maria Andres Fagus Alkiza interpretazio zentroan izango dira.
Unai Sorarrainek ikus-entzunezko batean bildu ditu bi artistek egin duten egonaldia eta ostiraleko emanaldian eskainiko dute aurkezpen ekitaldia. Bertara agertzeko asmoa duten herritarrek aurrez jakinarazi beharko dute 688 604 466 telefono zenbakira edo kultua@alkiza.eus helbidean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?