Alkizako historia geologikoaz aritu da Asier Hilario

Ataria 2020ko azaroaren 2a

Ostiralean Asier Hilario Orus geologoak hitzaldia eskaini zuen Fagus Alkizan. Klima atzo eta gaur. Alkizako historia geologikoa izenburua eraman zuen saioak.

Geologoak modu bizi eta didaktikoan azaldu zuen kontinenteak eta itsasoak mugitzen eta aldatzen joan diren heinean geure ingurua nola zizelkatzen joan den. Hilariok inguratzen gaituen paisaiaren zergatia ulertzen lagundu zien bertaratutakoei, paisaiaren istorio ezkutua irakurtzen.

Hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko aukerarik izan ez zutenek bideo honetan entzungo dituzte geologo tolosarraren azalpenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!