Herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatua egin dute Alkizan

Ataria 2020ko urriaren 24a

Udazken kulturalaren baitan, eta herriko ondarea ezagutzeko asmoz, Baserri paisaien ibilbidea egin dute hainbat kidek, Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkatea gidari zutela.

Galdutako usadioak galdu ez daitezen, herriko ondarea ezagutzera atera dira goizean Alkizan. Bisita gidatua egin dute Baserri paisaien ibilbidean zehar. Bidean geldialdiak egin dituzte, eta Iñaki Irazabalbeitia alkatea arduratu da azalpenak emateaz.

Hamar lagun inguruko taldea bildu da herriko plazan txangoa egiteko. Santiago ermitan egin dute lehen parada, ondoren Bipagoetara iritsi eta ibilbide luzeena hartu dute; Sakamindra auzotik barrena, Zumitzaberri karobira iritsi dira, eta handik herrira buelta egin dute berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!