2020/10/24 10:00
Galdutako usadioak ahaztu ez daitezen, konta dezagun ondarea.
Alkizan, garai batean, baserrien errentaren osagarri garrantzitsua zen egur-ikatza. Hura salduaz etxean ekoizten ez ziren gauzak erosteko dirua lortzen zen. Bestalde, karea egiteko ere nahitaezkoa zen. Hala, ia baserri guztiek zuten euren karobia. Alabaina, usadio horiek aspaldian alboratu ziren. Langintza horiek ezagutzeko, bisita gidatua egingo dute Alkizan.
Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?