Alkizako liburutegia berriro martxan da

Ataria 2020ko irailaren 10a

Ikasteko gela ere erabili ahal izango da, aurrez eskaria eginda; Salto gela, oraingoz, itxita egongo da egoera aldatzen ez den bitartean.

Liburuak eskatu ahal izateko telefonoz deitu beharko da, edo mezu bat bidali beharko da WhatsApp-ez 688 60 44 66 telefono zenbakira, 16:00etatik 19:00etara. Bestela, kultura@alkiza.eus  helbidera idatzita egin ahal izango da eskaera. Eskaera egiten denean, liburutegiko arduradunarekin liburua jasotzeko hitzordu bat adostuko da. 

Ikasteko gela erabili ahal izateko, aurrez egin beharko da eskaria. Ikasteko gelan distantzia errespetatu beharko da eta oinarrizko higiene arauak bete beharko dira. Liburuen mailegurako erabili beharreko bideak erabili daitezke ikasteko gela erreserbatzeko eta eskaera egiten denean, liburutegiko arduradunarekin ikasteko gela erabiltzeko hitzordu bat adostuko da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!