Koronabirusa

Gimnasioa, frontoia eta haur parkea zabaldu dituzte

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Alkizako Udalak herriko gimnasioa, frontoia eta haur parkea irekitzea erabaki du. Ezinbestekoa izango da oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak aintzat hartzea.

Ondorengo arauak bete beharko dira udal-instalazio hauek  segurtasunez erabiltzeko:

GIMNASIOAREN ERABILERA

  • Gimnasioa, gehienez, 2 pertsonek erabili ahal izango dute aldi berean.
  • Erabiltzaileek maskarila, eskularruak eta desinfektantea eskura izan beharko dituzte instalaziora sartu aurretik, bitartean eta ateratzerakoan.
  • Gimnasioan sartzeko maskara jantzia izan beharko da eta bi metroko distantzia mantendu ezean, ezingo da kendu.
  • Eskuak garbitu beharko dituzte.
  • Bertako materiala erabili aurretik desinfektatu egin beharko da eta baita erabili ondoren ere.
  • Bi esku-oihal erabili beharko dira: Bata (handia) esterilen gainean edo lurrean jartzeko, eta bestea (txikia), izerdia lehortzeko

FRONTOIAREN ERABILERA:

  •  Erabiltzaileek maskara, eskularruak eta desinfektantea eskura izan beharko dituzte instalaziora sartu aurretik, bitartean eta ateratzerakoan.
  • Mesedez, hartu gogoan bete beharreko oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak:
    • Pertsona batetik besterako 1,5 m distantzia zaindu.
    • Distantzia ezin denean mantendu musukoa jantzita izan.
    • Eskuak maiz garbitu.

HAUR- PARKEAREN ERABILERA

  • Mesedez, hartu gogoan bete beharreko oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak:
    • Pertsona batetik besterako 1,5 m distantzia zaindu.
    • Distantzia ezin denean mantendu musukoa jantzita izan.
    • Eskuak maiz garbitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!