Jauregi eta Cajaravilleren lanak Donostiako Ekain arte galerian

Ataria 2020ko ekainaren 24a

Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravillek artistek elkarrekin sortu duten Sua erakusketa estreinatu du Ekain arte galeriak. Ekainaren 19an egin zuten inaugurazioa, eta irailaren 15era bitarte iraungo du.

Sua da erakusketaren inspirazio iturria, eta Alkizan bizi den artista bikoteak azken garai hauetan sorturiko arte lanak jasotzen ditu. Koldobika Jauregik bilduma eskultoriko berri bat sortu du, eskulturak eta paper lanak erabiliaz. Elena Cajaravillek, aldiz, zuntz eta ehun naturalak erabiliaz eta zilar harribitxiaz sortutako arte lanak osatu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!