2020/06/25 Alkizako plazatik
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatuta bisita gidatu tematikoa eskainiko da, zuhaitz lepatuak ikusteko. Hernioren gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Alkizako basoetako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten. gainera, bertan sortutako ikatzarekin berotzen zituzten bai alkizarren sukaldeak eta baita industrietako labeak ere.
Balentin Mugartza, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria, gidari dutelarik arbasoengandik jasotako altxorrak hobeto ezagutzeko aukera izango da. Ibilbidea haurrekin egiteko modukoa izango da, bi orduko iraupena izatea aurreikusten da.
Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?