Don Juanena etxeko apartamentua alokairuan esleitzeko oinarriak atera dira

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Alkizako udalaren jabetzakoa den Don Juanena etxeko bigarren solairuan kokaturik dagoen apartamentua esleitzeko baldintzak atera dituzte. Eskaerak udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira.

Bizilekuaren edo herriarekiko lan loturen gaineko betebeharrak. Eskatzaileetako batek, gutxienez, ondorengo baldintzetatik bat betetzea eskatuko da: Alkiza ohiko bizilekua izanik, bertan erroldatua egotea urtebetetik gorako epean; Alkizan jaio eta 10 urtez bertan erroldatuta bizi izana; Edota Alkizan lan egitea, urtebetetik gorako epean.

Aipaturiko apartamentua errentan eskuratu ahal izateko, bizikidetza-unitateko edozein kidek ezin izango du inolako etxebizitzarik izan jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan, oinarriak onartu baino bi urte lehenagoko epealdian.

Don Juanena etxeko bigarren solairuan kokaturik dagoen udal apartamentuak sukalde eta sala bateratua ditu, logela bat eta komun bat.

Hileko alokairua 350 eurokoa izango da. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango direlarik.

Alkizako Udaleko webgunean eskuragarri daude oinarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!