Koronabirusa

Alkizako festak bertan behera geratu dira

Ataria 2020ko ekainaren 1a

Alkizako festa batzordeak herritarrei jakinarazi die aurtengo festak bertan behera geratu direla. Hala erabaki du maiatzaren 29an egindako bileran.

Festa batzordeak adierazi du erabakia hartzea ez dela batere erraza izan. "Nahiz eta alkizarrentzako urteko ekitaldi garrantzitsuena eta herriarentzako pizgarri ekonomikoa izan, batzordeari arduraz jokatzea dagokio", adierazi dute ohar batean.

COVID-19ak eragindako krisiaren eraginez, festa batzordeak ezin du ziurtatu herriko jaiak arriskurik gabe ospatzeko segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko gai izango denik. Horregatik, "herritarrekiko eta bisitariekiko arduragatik, eta osasun publikoa bermatzeko", aurten ez dira herriko festak ospatuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!