Francisco Franco dagoeneko ez da Alkizako ohorezko alkate

Ataria 2020ko maiatzaren 28a

Ohorezko alkate titulua kendu dio diktadoreari Alkizako udalbatzak.

Maiatzaren 26ako ohiko osoko bilkura egin zuen Alkizako Udalak eta bertan, besteak beste, Francisco Franco diktadoreari herriko ohorezko alkate titulua kentzea erabaki zuen. 1949 abuztuaren 21eko osoko bilkura batean garai hartako udalbatzak aho batez erabaki zuen Francisco Franco herriko ohorezko alkate izendatzea, Gipuzkoako gobernadore zibilak eginiko iruzkin bati men eginez. Inaki Irazabalbeitia egungo alkateak adierazi duenez, "diktadura frankistak jazarri zituen alkizarrei zor genien keinua da; 2019ko udal hauteskundeen lehen urtebetetze egunean erabakia hartu izana sinbolikoki indartsua da".

Bestetik, Donjuanena etxeko apartamentuetako bat hutsik gelditu da eta alokairuan jartzeko asmoa du udalak. Osoko bilkurak apartamenturen esleipena egiteko lehiaketaren baldintza-pleguak onartu ziren. Deialdia egun batzuen buruan publikatuko da udalaren webgunean.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!