Autodefentsa Feminista lantegiak eskainiko ditu Emagin elkarteak Alkizan

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta eraso sexisten aurrean erantzun egoki bat ematen ikasteko lantegiak izango dira martxoaren 7an, 14an eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara kultur etxean.

Lantegiak dohainik eskainiko badira ere, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, kultura@alkiza.eus helbidera mezu bat bidali dezake interesa duenak edota 688 604 466 zenbakira deitu dezake. Otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

Martxoaren 8ko ekitaldien baitan, Autodefentsa Feminista Lantegiak eskainiko ditu Emaginek Alkizan. Guztira, launa orduko hiru saio izango dira: martxoaren 7, 14 eta 21an; goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00tara. Tailerrak doakoak izango dira, baina, aurretik izena eman behar da gutxieneko taldea (8 emakumek izena eman behar dute gutxienez) osatuko dela ziurtatzeko. 

Batetik, emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta elkar entzuteko saioak izango dira. Beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai solastatzeko parada eskainiko dute tailer hauek. 

Bestetik, indarkeria zer den eta eraso ezberdinak identifikatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Azkenik, erasoen aurrean zer egin, nola erantzun aztertuko dute. 

Emakumeen afaria eta antzezlana

Alkizako emakumeek afaria egingo dute Alkizako Herriko Ostatuan  martxoaren 7an. Bertara joateko txartela erosi behar da aurretik. Dagoeneko salgai daude Alkizako Herriko Ostatuan. 

Azkenik, martxoaren 13an, Bakean dagoean bakean utzi antzezlana ikusteko aukera izango da kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Mirari Martiarena eta  Idoia Torregarai artistek, sei bakarrizketa aurkeztuko dituzte, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!