2020/02/28 00:00

SagarArte

SagarArte
Ostatua, Alkiza

Artisten sorkuntza lanak izango dira ikusgai Alkizako ostatuan eta, aldi berean, bost plater prestatuko dituzte ostatuko arduradunek arte lan horietan oinarrituta. Afari gidatu formatuan platerak aurkeztu aurretik sorkuntza lanak aurkeztuko dira, obren atzean dagoen kontakizuna mahai gainean jarriz eta platerarekin duen harremana erakutsiz. Sagarra eta sagardoaren kultura oinarrian dagoenez, sagardo ezberdinekin uztartuko dituzte obrak eta jatekoak. Izena emateko: 943 69 18 36 edo sagararte@astarbe.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!