SagarArte otsailaren 28an iritsiko da Alkizara

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Alkizako ostutan izango da afaria otsailaren 28an.

Astigarragako Astarbe sagardotegiko arduradunek, duela hiru urte jarri zuten martxan irabazi asmorik gabeko SagarArte elkartea, kultur sorkuntzan sagardotegiek bere garaian izan zuten paper aktiboa berreskuratzeko asmoz. 

Urte hauetan guztietan, hainbat artista gazteren lanak ezagutzera emateko zirkuitoak osatu dituzte. SagarArte ekimena orain Gipuzkoako hainbat herri txikitako ostatuetara iritsiko da, besteak beste Alkizakora. 

SagarArteren ekimenari esker, apirila bitarte artisten sorkuntza lanak izango dira ikusgai herriko ostatuetan eta ostatu bakoitzak, aldi berean, bost plater prestatuko ditu arte lan horietan oinarrituta. Afari gidatu formatuan platerak aurkeztu aurretik sorkuntza lanak aurkeztuko dira, obren atzean dagoen kontakizuna mahai gainean jarriz eta platerarekin duen harremana erakutsiz. Sagarra eta sagardoaren kultura oinarrian dagoenez, sagardo ezberdinekin uztartuko dituzte obrak eta jatekoak.

SagarArte ekimena Alkizako ostatura otsailaren 28a iritsiko da. Bertako afari gidatuan parte hartu nahi duenak 943 69 18 36 telefonora dei dezake. Gainerako herrietatik Alkizara joateko autobusa antolatuko du bertako udalak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Tolosatik ere pasako da. Erreserbak, sagararte@astarbe.eus helbidean ere egin daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!