Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa egingo dute asteazkenean

Ataria 2020ko otsailaren 10a

Otsailaren 12an, asteazkena, 18:00etan egingo dute kultur etxean eta oinarrizko lehen sorospen ikastaroarekin batera, desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa egingo dute.

Hur Lertxundi, Donostia Ospitaleko larrialdietako medikuaren eskutik izango da saioa. Izen emateko, kultura@alkiza.eus helbidera edota 688 604 466 telefonora jo beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!