Historiaurrea ezagutzeko lantegia egin dute Alkizan

Ataria 2019ko azaroaren 9a

San Martin jaien barruan historiaurrea ezagutzeko tailerra eskaini du Aranzadi zientzia elkarteko Jesus Tapia arkeologoak.

San Martinak ospatzen ari dira Alkizan eta igandera bitartean hainbat ekitaldi izango dira.

Goizean, Jesus Tapia arkeologoak, historiaurreko hainbat tresna erakutsi ditu, eta bide batez, sua nola egiten zen azaldu du. Ehizatzeko erabiltzen zituzten tresnak ere eraman ditu Alkizara.

Arkeologoak azaldu duenez, Alkizako Olatzazpiko kobazuloa garbitzeko lanetan ari dira azkeneko hilabete hauetan eta behin zeregin hori bukatuta, indusketen berrekin nahi diete, auzolanean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!