Xaboi naturalak egiteko lantegia egingo dute Alkizan

Ataria 2019ko urriaren 29a

Osabi Naturala enpresako Bidatz Sasiainek eskainiko du tailerra azaroaren 16an, 09:30etik aurrera.

Xaboiaren sorrera nondik datorren azaltzeaz gainera, hau egiteko prozesua zein den erakutsiko die lantegian parte hartuko duten lagunei. Hala, erabilitako olio zikina berrerabiliz, xaboia egiteko prozesuan parte hartzen duten osagai desberdinak ezagutzeko aukera izango da tailerrean.

Lantegian parte hartzen duten kideek, oinarrizko informazioa bilduko duen txosten bat jasoko dute eta gainera, xaboi mota desberdinak egiten ikasiko dute. 

Gutxi gora behera, lau orduko saioa izango da eta, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Plaza kopurua mugatua denez –gutxienez 10 lagunekoa, eta gehienez 15ekoa–, alkizarrek lehentasuna izango dute. Izen emateko deitu 688 604 466 zenbakira edo idatzi kultura@alkiza.eus helbidera. Izen emateko azken eguna azaroaren 8a izango da eta 23 euro ordaindu beharko da matrikula.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!