Kataluniako auziaren konponbide politikoa eskatu du Alkizako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 16a, 09:58

Urriaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran mozioa onartu zuen udalbatzak eta elkartasuna adierazi zien kondenatuei.

2020. urterako udal tributuak, tasak eta prezio publikoak onartu zituen Alkizako Udalak eta onartutako aldaketarik nabarmenena, eguzki plakak jartzeagatik emango diren hobarien ingurukoa da. Emandako hobariaren iraupena mugatuko da eta instalazioa egin eta lehen 10 urtetan bakarrik aplikagarria izango da.

Bestalde, asteartean Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu subiranistaren inguruan ateratako epaiaren kontra honako mozioa onartu zuen udalak:

  1. ‘Gure elkartasunik zintzoena adierazten diegu kondenatuei eta beren

    familiei uste baitugu epaia neurrigabekoa dela.

  2. Auzitegiak epaia egiteko momentuan desobedientzia zibila sedizio

    bihurtzeko unean baliatu dituen argudioek, hala nola, ‘desobediencia tumultuosa, colectiva y acompañada de resistencia y fuerza’ edo ‘El derecho a la protesta no puede mutar en un exótico derecho al impedimento físico a los agentes de autoridad a dar cumplimiento a un mandato judicial’, herritarren oinarrizko eskubide demokratikoak eta zibilak arriskuan jartzen dituztela uste dugu.

  3. Kataluniako auziaren konponbidea soil-soilik politikoa da eta ez judiziala. Auzi politikoak bideratzeko legeak ez du kortse aldaezina izan behar. Elkarrizketa zintzoa eta herritarrei erabakitzeko eskubidea ematea da horrelako auzia biratzeko modurik eraginkorrenak, Quebec-eko eta Eskoziako adibideak lekuko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!