Alkizako jaiak 2019

Herri kirol jaialdi bikaina

Ibon Errazu Uria 2019ko irailaren 9a

Urtero gisa, Alkizan herri kirol jaialdia antolatu zuten festetan, eta bikaina atera zen. Antolakuntzak badu meritua; oso toki gutxitan ikusten da horrelako jaialdia, sarrerarik gabe. 

Harri jasotzaileak, Aimar Irigoien eta Hodei Izeta izan ziren aurrez aurre. Irigoienek hartu zion aurrea. Jakes Iruretagoiena Izeta V.ak, 11 urte zarauztarrak, harri jasotzen lan polita egin zuen, erakustaldi desberdinak eskainiz, baita esku bakarrarekin ere. 
 
Aizkolariak, lan desberdinetan aritu ziren binaka. Nafarrak, lehengusuak, izan ziren aurretik: Vicente eta Saralegi. Ondoren, Arria  V.a eta Larrañagak amaitu zituzten lanak. Azkenik, Atutxa II.ak eta Eneko Otañok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!