Alkizako jaiak 2019

Pilotari txikiak izan dira protagonista Alkizako frontoian

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 8a

Haurren arteko bi pilota partida jokatu dira Alkizan eta jende ugari bildu da frontoian beraiek animatzeko.

Pilotan hasi dute festetako azken eguna Alkizan. Hain zuzen, bi pilota partida ikusteko aukera egon da. Alde batetik, txikienen mailan, Iker gorritik eta Hodei Goenagak 16 eta 11 irabazi diete Igotz Urruzolari eta Inhar Aranzaberi. Beste aldetik, nagusiagoen mailan, Oier Olasagasti eta Gorka Vicente 16 eta 10 nagusitu zaizkie Oinatz Goenagari eta Eneko Vicenteri. Egun osoan zehar ezta festarik faltako. Ikusi egitaraua osorik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!