Ur Mara museoaren Grap Hik! topaketak irailak 14 arte

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 25a, 13:28

Maiatzaren 18an hasi zen papera, grafika lanak eta artista liburuei buruzko jardunaldia, baina hamaika aukera daude oraindik.

Alkizako Ur Mara museoaren Grap Hik! topaketen barruan, kontzertua egongo da larunbatean, hilak 27. 19:00etatik aurrera Miren Aranburu eta Jean Louis Hargousen emanaldia entzun ahal izango da. Ihintza-Chloê Hargousen argazkiak eta Juan Kruz Igerabideren poemak biltzen dituen erakusketa ere ikusi ahal izango da.

Alkizako museoak maiatzaren 18an abiarazi zuen topaketa, baina irailaren 14a bitarteko egitaraua dago aukeran. Abuztuaren 5etik 9ra natura eta arte esperientzien tailerra egingo dute, hau da, teknika eta baliabide artistikoen tailerra, estanpazioa, eskuz egindako papera, tresna eta material naturalak landuko dituzte. Tailerrean izena emateko mail@urmara.com helbidera idatzi behar da edo 609 465 942 telefono zenbakira deitu.

Abuztuaren 18an, 11:30etik aurrera, Begoña Durrutyren Bereterretxe Kanthoria erakusketa ikusi ahal izango da, eta musika ere egongo da: Ortzian abesbatza ariko da Juan Kruz Igerabideren olerkiak abestuz.

Irailaren 1ean 12:00etan Enrike Solinisek eskainiko du gitarra kontzertua, Bazen behin gitarra izenpean. Bukatzeko irailaren 14an, 18:00etan, Antonio Casado de Rochak hitzaldia eskainiko du eta Site specific antzezlana ikusi ahal izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!