Aiora Roteta alkizarrak eta Eneko Urkola zaldibiarrak irabazi dute Arroabeheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa

Ataria 2019ko uztailaren 22a

Bost bikotek jokatu zuten igandean txapelketa eta bigarren sailkatu ziren Julen Labaka errezildarra eta Garazi Larrañaga azpeitiarra.

Jendetza izan zen Arroabeheko plazan txapelketa ikusten. Bikoteak banan-banan igo ziren agertokira eta epaimahaiak horrela erabakita, Eneko Urkola zaldibiarrak eta Aiora Roteta alkizarrak irabazi zuten txapelketa,  Urola Kostako Hitzak jaso duen bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!