Basoa izan dute inspirazio iturri

Ataria 2019ko uztailaren 6a

Natura, gizakia eta artea topaketa egin dute gaur Alkizan. Besteak beste, Naiara Delgadok eta Miren Fagoagak 'Interakzioa' performancea eskaini dute.

Topaketaren bigarren ekitaldian basoa izan dute parte hartzaileek aintzat hartu behar izan duten gaia. Guneetako batean Zorione Mendez eta Beñat Irazusta aritu dira, urki-ura eta basa landareekin egindako jakien inguruko azalpenak ematen. Osasunari eskainitako espazioan, gainera, Maddi Minerrek sendabelar ezberdinak erabiliz egindako ukenduak erakutsi ditu.

Kamishiai: ipuinak sortzeko tailerra eskaini du Iñaki Martiarena Mattin-ek eta paperezko txoriak egitekoa, berriz Koldobika Jauregik. Alkizako plaza erdialdean berriz, gizakiok naturarekin eta oro har bizitzarekin dugun harremanaz gogoeta artistikoa egin dute Naiara Delgadok eta Miren Fagoagak.

Goiza doinuz janzteko, Txakun Txukun txalaparta eta alboka taldeak basoaren soinuak ekarri dituzte Alkizako plazara. Iñaki Iriarte eta Ainara Agirre musikariak aritu dira bertan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!