2019/07/06 11:00

Natura, Gizartea eta Artea Topaketak

Natura, Gizartea eta Artea Topaketak
Alkiza

‘Natura, gizakia eta artea’ Tailerren gunea
11:00 - 12:00. Kamishibai: ipuinak sortzeko tailerra. Iñaki Martiarena Mattin-ek ilustrazioen bidez istorioak kontatzeko teknika japoniarra azalduko du.
12:30 - 13:30. Paperezko txoriak egiteko tailerra, Koldobika Jauregiren eskutik. Origamiaren bidez, edo papera tolestuz irudiak egiteko arte japoniarraren bidez, paperezko txoriak egiten irakatsiko du eskultoreak.
*Doakoak dira tailerrak, parte hartzeko nahikoa da ordurako plazan egotearekin.

‘Natura eta gizakia. Interakzioa’ Sorkuntza gunea
12:00 - 12:30. Interakzioa performancea, Miren Fagoaga eta Naiara Delgado artisten eskutik. Gizakiok, naturarekin eta oro har bizitzarekin dugun harremanaz gogoeta egingo dute euren ikuskizunean.
10:00 - 14:00. Basajaun eta basandere, basoen zaindari. Hector Luna sortzaileak pintura eta collage teknikak erabiliz eta basoan jasotako elementuekin artelana osatuko du.

‘Sustraietatik geroa’ osasunari eskainitako gunea
10:00 - 14:00. Urki-ura, ezkurra eta basa landareak. Zergatik eta zertarako? Postua jarriko dute plazan Zorione Mendezek eta Beñat Irazustak.  Gure arbasoak naturarekin harreman estuan bizi ziren eta hala, lurrak emandako guztiari etekina ateratzako gai ziren. Urki-ura, ezkurra edota basa-landareak zertarako
10:00 - 14:00. Aitonaren ukendua, ondo gordetako errezeta. Maddi Minerrek ukendua egiten irakatsiko du sendabelar ezberdinak erabiliz. Sendabelar ezberdinak bereizten eta hauen erabilera desberdinak zeintzuk diren ikasteko aukera izango da bere ondoan.
‘Txakun, txukun’ Basoaren soinua
Goizean zehar. Iñaki Iriarte eta Ainara Agirre musikariek ekitaldirako apropos egokitutako ikuskizuna eskainiko dute.  Txakun, Txukun txalaparta eta alboka taldea osatzen dute bi kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!