Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan besteak-beste intsektu saproxilikoak bizi dira. Xomorro bitxi hauek ezagutzeko aukera izango da Xanti Pagolak gidatuko duen ibilbidean. Eguraldiagatik atzeratu egin da ibilaldi gidatua. Ekainaren 8an, beraz, Alkizako parajeetan ikurra bihurtu den Rosalia alpina intsektu bitxia ikusi ahal izango da, basoetako zuhaitz zaharrei esker bizi dena.