Maiatzerako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Alkizan

Maiatzerako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Alkizan

Maiatza osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Alkizan. Hona hemen egitarau osoa:

Maiatzak 13, astelehena

Kameren aurrean dantzari. Dantza filmeko argazki sorta bat. Xabier Artola Zubillagaren argazki erakusketa (artzubi.eus) Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan, ekainaren 30a arte.

Maiatzak 15, asteazkena

21:00. Alkizako Ostatuan, San Isidro Eguneko afaria.

Maiatzak 17, ostirala

17:00. Haurrentzako Ginkana plazan (12 urtetik beherakoentzat)

18:15. Berdintasunean oinarritutako ipuin kontaketa Mertxe Aizpurua kontalariarekin kultur etxean.

Maiatzak 18, larunbata

10:00. Hernio-Gazumeko intsektuen mundu harrigarria ezagutzeko ibilbide gidatua
plazatik abiatuta (izena ematea derrigorrezkoa da)

18:00. Frontoian, Frontenis Master Txapelketa

Maiatzak 19, larunbata

18:00. Frontoian, Frontenis Master Txapelketa

Maiatzak 21, asteartea

11:00. Sormeraren Kabia Artistentzako II. Egonaldia aurkezteko agerraldia Inazio Urruzola Txakolindegian

Maiatzak 24, ostirala
17:00 - 19:00. Kultur etxean Buruariñak egiteko tailerra Tantai konpainiaren eskutik (izena ematea derrigorrezkoa da).

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!