2019/05/18 10:00

Intsektuen mundua ezagutzeko bisita gidatua

Intsektuen mundua ezagutzeko bisita gidatua
Alkizako plaza, Alkiza

Alkizarrentzat dohainik izango da bisita eta 12 urtera arteko haurrek ere ez dute ordaindu beharko. Helduentzat 4 euro balioko du parte hartzeak.

Alkizako parajeetan ezaguna bihurtu da Rosalia alpina izeneko intsektu bitxia, zuhaitz zaharrei esker bizi den xomorroa. Basoko izaki tiki hauen inguruko sekretuak ezagutzera emateko antolatu du Fagus Alkiza interpretazio zentroak bisita gidatu tematikoa. Santi Pagola entomologoa ariko da Hernio-Gazumeko intsektu hauen inguruko azalpenak ematen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!