Intsektuen mundua ezagutzeko bisita gidatua

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Maiatzaren 18an, 10:00etan, Alkizako plazatik abiatuko da bisita. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, 688 604 466 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean.

Alkizarrentzat dohainik izango da bisita eta 12 urtera arteko haurrek ere ez dute oraindu beharko. Helduentzat 4 euro balioko du parte hartzeak.

Alkizako parajeetan ezaguna bihurtu da Rosalia alpina izeneko intsektu bitxia, zuhaitz zaharrei esker bizi den xomorroa. Basoko izaki tiki hauen inguruko sekretuak ezagutzera emateko antolatu du Fagus Alkiza interpretazio zentroak bisita gidatu tematikoa. Santi Pagola entomologoa ariko da Hernio-Gazumeko intsektu hauen inguruko azalpenak ematen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!